15 urtetik 29 urtera bitartekoa zara? Hala bada, Europar Batasunak jakin nahi du zer iritzi duzun EBren Gazteentzako 2019-2027 Estrategiaren alderdi jakin batzuei buruz. Estrategiaren helburua da gazteak bizitza demokratikoan parte hartzera animatzea, konpromiso sozial eta zibikoa babestea eta gazte guztiek gizartean zeregin aktiboa betetzeko behar dituzten baliabideak izanen dituztela bermatzea. Zure erantzunak EBren Gazteriari buruzko hurrengo txostenean sartuko dira, zeina Estrategiaren 2022-2024 aldiko aurrerapenei buruzkoa izanen baita. Beste kontsulta batzuen emaitzak osatuko dituzte, gazteen iritziei buruzko ikuspegi zehatzagoa izateko eta EBko politikak lantzean ahots sendoagoa emateko. Inkesta hori 2024-06-30era arte dago eskuragarri.