Batzordeak online plataforma bat jarri du abian. Plataforma horrek erraz eskuratzeko moduko informazioa ematen du kontratazio publikoa arautzen duten arauei buruz EBko estatu kideetako erakunde adjudikatzaileentzat. Tresna berri horrek, “Procurement for Buyers” izenekoak, atari gisa balioko die estatu kideetako kontratazio publikoko erakundeei, eta nazioarteko kontratazio arauak argi eta koherentziaz ulertzen eta aplikatzen lagunduko die.

“Procurement for Buyers” programak EBko entitate kontratatzaileei lagunduko die identifikatzen zein lizitatzailek parte hartzen ahal duten EBko estatu kideetako kontratazio publikoko prozeduretan; eta, gainera, eskaintzen ahal diren ondasunen eta zerbitzuen jatorriari buruzko arauak azalduko ditu.

Ekimen berri horrek Access2Markets atariko kontratazio publikoaren atala zabaltzen du, zeinak jada “Procurement for Suppliers” tresna baitu. “Procurement for Suppliers” programak laguntza ematen die Europako enpresei, jakiteko hirugarren herrialdeetan kontratu publikoak sinatzen ahal dituzten tokiko enpresen baldintza berberetan. Gaur egun, Kanada, Japonia eta Estatu Batuetarako dago eskuragarri, eta etorkizunean beste merkataritza bazkide batzuk gehituko dira.

Informazio gehiago