2021ean, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren Europako Next Generation EU funtsen finantzaketaren bidez, Nafarroako Gobernuak abian jarri zuen ikuspegi dialogikoko prestakuntza, Finlandiako laguntza zerbitzuetan garatzen diren lan esperientzietan oinarritutakoa. Bere hitzaldian, Maeztuk eskerrak eman dizkie ikastaroan parte hartu zuten 200 laguni baino gehiagori; ikastaroak 14 hilabeteko iraupena izan zuen, eta zati teorikoa eta praktikoa izan zituen, Nafarroa osoan banatutako laguntza sare gisa: “Eskerrik asko zuen eskuzabaltasunagatik eta ezagutzeko eta egiteko prest egoteagatik, hau da, gure laneko jardunbideekin lotutako gaiei denbora eskaintzeagatik”. Eredu horren aldeko apustuan, prestakuntza horretaz gain, Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuak aurreikusi du Ikuspegi Dialogikoari buruzko prestakuntza eta bideratze talde bat eratzea, webgune bat sortzea eta prestakuntza eskaintza egonkor eta iraunkorra abian jartzea Nafarroako Gobernuan eta Nafarroako Unibertsitate Publikoan.
Biltzar hori Eskubide Sozialetako eta Agenda 2030eko Ministerioak eta Nafarroako Gobernuko Eskubide Sozialetako Departamentuak 2021ean sinatutako hitzarmenaren barruan egin da. Hitzarmen horren xedea da hainbat proiektu gauzatzea Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoaren Europako funtsen kargura.