Nafarroako Gobernuko departamentuetako zuzendariek eta taldeen kudeatzaileek “Administrazio argi eta digitalaren etorkizuna eraikitzen” izeneko Inklusio eta Gaikuntza Digitaleko Mahaian parte hartu dute. Lan eta prestakuntza saio bat izan da, eta haren helburua izan da haien komunikazio gaitasunak garatzea eta Administrazioan komunikazio eredu argi bat ezartzearen garrantziaz sentsibilizatzea.
Hiru mahaiko ziklo hori “Abentura Digitala” programaren barruan kokatzen da, eta Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuak antolatu du, NASERTIC enpresa publikoarekin eta Prodigioso Volcán komunikazio enpresarekin lankidetzan. Enpresa hori arduratu da prestakuntza emateaz eta topaketa moderatzeaz.
“Abentura Digitala” proiektua Europako NextGenerationEU funtsekin finantzatzen da. Funts horiek Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoa (SEM) finantzatzeko esleitu dira, eta Gaitasun Digitalen Plan Nazionalaren inbertsio proiektuak gauzatzeko dira. Zehazki, proiektua Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren 19. osagaiaren barruan kokatzen da, zeinaren helburua baita herritarren prestakuntza eta inklusio digitala bermatzea, inor atzean utzi gabe gizartearen eta ekonomiaren eraldaketa digitalaren prozesuan.