Kontseiluak EBk Europa barneko garraio sarea (RTE-T) garatzeko dituen orientabideei buruzko erregelamendu berrikusia onetsi du. Araudi berriak garraio sare fidagarri bat eraiki nahi du, pitzadurarik gabea eta kalitate handikoa, Europa osoan konektagarritasun jasangarria bermatuko duena, etenaldi fisikorik, botila leporik eta kate maila galdurik gabe.

RTE-T sarea urratsez urrats garatu edo modernizatuko da, eta erregelamendu berriak epe argiak ezartzen ditu hura hiru fasetan amaitzeko: 2030era artekoa sare nagusirako, 2040ra artekoa sare nagusi zabaldurako eta 2050era artekoa sare globalerako. 2040ko tarteko epe berria eskala handiko proiektuen amaiera aurreratzeko sartu zen, batez ere mugaz haraindiko proiektuena –hala nola falta diren trenbide konexioak–, sare global zabalduari aplikatzen zaion 2050eko epea baino lehen gara daitezen. Adibidez, Porto eta Vigo arteko eta Budapest eta Bucarest arteko abiadura handiko trenbide konexio berriek amaituak egon behar dute 2040rako. Beste adibide bat: sarea amaitua dagoenean, bidaiariek 2,5 orduan bidaiatzen ahalko dute Kopenhageren eta Hanburgoren artean trenez (gaur egun, 4,5 ordu behar dira).

Informazio gehiago