Europako Batzordeak ikuskapenak egin ditu, aldez aurretik abisatu gabe, aholkularitza enpresa batek bi estatu kidetan dituen lokaletan.
Ikuskapenak ikerketa baten testuinguruan egin dira; Batzordeak 2024aren hasieran egin zituen ikuskapenak ikerketa horretarako. Batzordeak susmoa du aholkularitza enpresa horrek pneumatikoen fabrikatzaileen arteko ustezko prezioen koordinazioa erraztu edo sustatu ahal izan duela eta ustez komunikazio publikoko kanalak erabili zituztela kolusioz jarduteko.
Batzordearen errukitasun programaren arabera, kartel sekretu batean parte hartu duten enpresei dispentsa bat ematen ahal zaie isunak ez ordaintzeko edo isunak nabarmen murrizteko, jokabidearen berri ematearen eta ikerketa osoan Batzordeari laguntzearen truke. Partikularrek eta enpresek kolusiozko jardunbideak edo lehiaren aurkako beste jokabide batzuk salatzen ahal dituzte, modu anonimoan, Batzordeak irregulartasunak salatzeko dituen kanalen bitartez. Batzordearen errukitasun programari eta irregulartasunak salatzeko tresnari buruzko informazio gehiago lortzen ahal da Lehiaren Zuzendaritza Nagusiaren webgunean.