Kontseiluak bere jarrera hartu du (“orientabide orokorra”) Hondakinei buruzko esparru-zuzentarauaren berrikuspen espezifikoaren gainean, eta arreta jarri du elikagai- eta ehun-hondakinetan.

Urtero, 58 milioi tona elikagai-hondakin baino gehiago sortzen dira Europar Batasunean (hots, biztanleko 131 kg), eta horrek 132.000 euroko galerak dakartza. Gainera, elikagai-hondakinei dagokie Europar Batasuneko elikadura-sistemak guztira isurtzen dituen berotegi-efektuko gasen % 16.

Horrez gain, Europar Batasunak 12,6 milioi tona ehun-hondakin sortzen ditu urtero. Arropak eta oinetakoek soilik 5,2 milioi tona hondakin sortzen dituzte; hau da, pertsonako 12 kg hondakin urtero. Gaur egun, hondakin horien % 22 bakarrik biltzen da bereizita, berrerabiltzeko edo birziklatzeko, eta gainerakoak erraustu edo zabortegietara eramaten dira.

2023ko uztailaren 5ean, Europako Batzordeak proposamen bat aurkeztu zuen Hondakinei buruzko esparru-zuzentaraua berrikusteko, zehazki elikagaien eta ehunen sektoreei dagokienez. Proposamenaren helburu orokorra da ingurumenean eta kliman inpaktu txikiagoa eragitea ehun- eta elikagai-hondakinak sortzean eta kudeatzean.

Informazio gehiago