Batzordeak ia 10 milioi euro emanen dizkie Europar Batasuneko komunikabideei, albisteak formatu digitalean eta audio-formatu berritzaileetan ekoitzi eta zabaltzeko.

Funtsak bi proposamen-deialdiren bidez emanen dira; 5 milioi euro emanen dira informazio digitalerako, eta 4,5 milioi euro, entzunezko informaziorako.

Lehen deialdiaren helburua da formatu digitaleko edukiak zabaltzeko bi proiektu finantzatzea. Albiste-erakundeei eta teknologia-garatzaileei zuzenduta egonen da, albiste digitalak prestatzen eta aurkezten laguntzeko helburuarekin, eta edukiek EBko sei hizkuntzatan egon beharko dute gutxienez. Helburua izanen da herritarrek informazio-eduki ugari eskura izatea online, eta formatu digitaleko informazio independentea handitzea.

Bigarren deialdiak helburu du audio-formatuak ekoizteko proiektu bat finantzatzea, eta komunikabideei zuzenduta egonen da, bereziki audio-formatuetan espezializatuta dauden horiei. Audio-formatu horiek askotarikoak izan daitezke: informazio-buletinak, erreportajeak, dokumentalak, magazinak eta elkarrizketa-programak. Helburua da audio-formatuen bidezko informazio independentearen irismena handitzea, bereziki mugaz gaindi, EBko ahalik eta herritar gehienen mesederako, batez ere EBko gaiei buruzko informazio gutxi dauden herrialdeei begira.

Parte-hartzaile hautagarriek argitaratze-independentzia osoz jardun behar dute.

Baldintzei, eskaerak aurkezteko prozedurari eta epeei buruz gehiago jakin nahi baduzu, klik egin hemen eta hemen.