Kontseiluak bere jarrera hartu du (“orientabide orokorra”) Baieztapen ekologikoei buruzko zuzentarauari dagokionez. Haren helburua da “zuriketa berdeari” aurre egitea eta kontsumitzaileei laguntzea benetan ekologikoagoak diren erabakiak hartzen, produktu bat erosten dutenean edo zerbitzu bat erabiltzean.

Kontsumitzaileek ingurumenari buruzko baieztapen fidagarriak, konparagarriak eta egiaztagarriak behar dituzte, erabakiak ezagutza osoz hartu ahal izateko. Hala ere, 2020ko azterlan batek agerian utzi zuenez, ingurumenari buruzko baieztapenen erdiek informazio lausoa, engainagarria edo funsgabea ematen dute.

Eurobarometroak duela gutxi eginiko inkesta baten arabera, Europako herritarren % 90ek uste zuten arau zorrotzagoak behar zirela ingurumen-inpaktua kalkulatzeko eta horrekin lotuta ingurumenari buruzko baieztapenak egiteko.

Batzordeak zuzentarau-proposamen bat argitaratu zuen 2023ko martxoaren 22an, kontsumitzaileak trantsizio ekologikorako trebatzeari buruz berriki onetsi den zuzentarauaren osagarri izateko.

Proposamenak jarraipena ematen dio Europako Itun Berdean hartutako konpromiso bati; Europar Batasunean ingurumenari buruzko baieztapen faltsuei aurre egitekoari, hain zuzen. Helburua da Europar Batasunean ekonomia zirkular eta garbi bateranzko trantsizio berdea bizkortzea. Zuzentarau honek lagunduko du Europar Batasunaren neutraltasun klimatikoa lortzen 2050erako.

Informazio gehiago