Musikaren Europako Eguna zela-eta, ekainaren 14an, ostirala, 17:30ean, Monjardín Lizeoa eskola enbaxadoreak kontzertu bat eskaini zuen ikastetxeko ekitaldi aretoan. Bigarren Hezkuntzako 10 ikasle inguruk eman zuten kontzertua, eta Europako ereserkia interpretatu zuten ekitaldiaren hasieran zein amaieran.