Batzordeko Osasun Larrialdien aurrean Prestatzeko eta Erantzuteko Agintaritza (HERA), prestaketaren arloan duen mandatuaren zati gisa, esparru kontratu bat sinatu du estatu kide parte-hartzaileen izenean, gripe zoonotikoaren aurkako Seqirusen (Zoonotic Influenza Vaccine Seqirus) txerto eguneratuaren 665.000 dosi, gehienez, batera erosteko, bai eta 40 milioi dosi gehigarri erosteko aukera ere, kontratuaren indarraldian. Kontratu horri esker, estatu kide parte-hartzaileek kontraneurri medikoak eskuratzen ahalko dituzte, hegazti gripea prebenitzeko.

Hegaztien edo animalien hegazti gripearen transferentziak jasateko arrisku handiena duten pertsonentzat da txertoa, hala nola hegazti haztegietako langileentzat eta albaitarientzat. Helburua da Europan hegazti gripearen hedapenari edo agerraldiei aurrea hartzea, herritarrak eta haien bizitzeko baliabideak babesteko. Txerto hori da hegazti gripe zoonotikoaren aurka gaur egun EBn baimendua dagoen prebentzio txerto bakarra. EBko eta EEEko hamabost estatu kidek parte hartzen dute Seqirus UK Ltd enpresarekiko borondatezko erosketa horretan. Kontratuak aukera ematen dio parte hartzen duen herrialde bakoitzari bere osasun publikoko testuingurua kontuan hartzeko eta txertoak enkargatzeko, estatuko beharrizanen arabera. Kontratuak 4 urteko iraupena izanen du gehienez. Gaur egun, Finlandiarako bidalketak prestatzen ari dira, esposizio arriskuan dauden langileei berehala txertoa jartzeko, estatu kide horrek eskatuta. Ondoren, beste herrialde parte-hartzaileetara igorriko dira.

Informazio gehiago