María Chivite Navascués Nafarroako lehendakariak parte hartu du Nafarroako Parlamentuan ostegunetan egiten den ohiko osoko bilkuran, non berretsi baitu Foru Komunitateak Europako lankidetza, elkartasun eta demokraziaren printzipioekin duen konpromisoa.

Chivitek esan duenez, printzipio horiek “funtsezkoak izan dira Nafarroaren eta Espainiaren garapenean. Kohesiorako ahaleginei eta elkartasuneko eta lankidetzako proiektu bati esker, baliabideak eta aukerak izan ditugu, oraingo Next Generation funtsak bezalakoak; funts horiek dagoeneko 1.000 milioi baino gehiago eman dizkiote Nafarroari, aurrera egiteko eta modernizatzeko”.

Nafarroak eta Europak bat egiten dute lehentasunezko gaietan, adibidez, digitalizazioan, jasangarritasunean, itun berdean eta kohesioan. Gainera, lehendakariak herritarren eskubideetan egindako aurrerapena gogorarazi du, eta funtsezkotzat jo du demokrazia indartzea. “Gure erantzukizunetik eta eskumenetatik –esan du lehendakariak–, ahalegin handia egin dugu gizarte gisa, Europar Batasunak ezartzen dituen lehentasunekin lerrokatuta eta gure gaitasunak eta Europako esparruak eskaintzen dizkigun aukerak ahalik eta gehien aprobetxatuta”.

Informazio gehiago