María Chivite Nafarroako lehendakaria eta Jordi Hereu Industria eta Turismoko ministroa bat datoz, eta adierazi dute Europako Next Generation funtsak aukera historikoa direla, Nafarroako eta Espainiako industria, oro har, digitalizazio eta jasangarritasun arloetan eraldatzeko. Palanka publikoa, inbertsio pribatuarekin lankidetzan, funtsezko gakoa da eraldaketak arrakastaz egin daitezen eta gure industriak lehiakortasuna, balioa eta kalitatezko enplegua izan ditzan.
Automobilgintza, nekazaritzako elikagaien sektorea eta energia berriztagarrien eta hidrogeno berdearen sektorea estrategikoak dira Nafarroako garapen ereduan, eta horiek guztiak, beste batzuekin batera –adibidez, turismoa–, Suspertze eta Eraldatze Ekonomikorako Proiektu Estrategikoetan edo laguntza publikoko beste ildo batzuetan parte hartzen ari dira. Bai lehendakariak, bai ministroak nabarmendu dute Nafarroako industriak konpromisoa hartu duela egungo erronka eraldatzailearekin, eta ahalegin handia egiten ari dela baliabide pribatuetan, bide digitalean eta berdean bizkor eta eraginkortasunez aurrera egiteko.