EURESek 30 urte egin ditu lan mugikortasuneko kalitate handiko zerbitzuetan, helburua izanda Europa erakargarria izatea lan bila dabiltzan gazteentzat. #EURES30 gazteentzako bideo lehiaketaren helburua da beste urrats bat egitea zure ametsen lana lortzeko bidean.
18 eta 30 urte bitartean dituzu eta EURESen parte hartzen duten 31 herrialdeetako bateko herritarra zara? Orduan, bideo lehiaketan parte hartzen ahalko duzu; bertan, gazteak bultzatzen dira beren historia partekatzera eta EURES zerbitzuak sustatzera.
Gustatuko al litzaizuke Europako beste herrialde batean lan egiteko aukera izatea? Bigarren hezkuntzako ikasketak egiten ari zara edo lizentziatu berri zara eta zure lehen enplegua bilatzen ari zara? Inora joateko aukera paregabe baten bila al zabiltza? Orduan, har ezazu parte EURESen talentu gazteentzako bideo lehiaketan! Parte hartzeko, sakatu hemen!