Mikel Irujo Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako kontseilariak EURADA-Garapen Agentzien Europako Elkarteak Navarra Zirkular ekimenari eman dion saria jaso du Bruselan. Sari horrek aintzatesten du ekimen publiko-pribatu hori enpresei ekonomia zirkularraren paradigma berrian sartzen laguntzeko egiten ari den lana.
Navarra Zirkular 2022ko urrian hasi zen lanean, eta, harrezkero, kontseilariak laburbildu duenez, «I+Geko 71 proiektu gauzatu dira, eta Hondakinen Funtsak finantzatutako 28 proiektu eta Europako hiru proiektu ere bai; horietako bitan, Navarra Zirkular ekimenak koordinazio lana egiten du». “Azken batean, 100 proiektu baino gehiago izan dira, erakusten dutenak ekonomia zirkularra beharrezkoa ez ezik, errealitatea ere badela Nafarroako enpresa gehienentzat”, amaitu du Irujok.
Montse Guerrero SODENA sozietate publikoko Jasangarritasun eta Ekonomia Zirkularreko zuzendariordea ere izan da saria emateko ekitaldian. Kanpo Ekintzarako Zuzendaritza Nagusiak egin ditu sarirako hautagaitza aurkezteko tramiteak. Ondoren, epaimahai profesional batek erabaki du Navarra Zirkularren lana aintzatestea. Eskualdeetako Lantaldeko, Europako Batzordeko Ikerketarako Zentro Bateratuko (JRC, Joint Research Centre) eta Ekonomiako Lankidetza eta Garapenerako Antolakundeko (ELGA) kideek eta EURADAko ordezkariek osatu dute epaimahaia.