Europako Batzordeak eskualdeetarako estatuko laguntzei buruzko jarraibideak («DAR») aldatzea erabaki du, estatu kideei baimentzeko Europarako Teknologia Estrategikoen Plataformak («STEP», ingelesezko siglak) babestutako inbertsio proiektuei zenbateko handiagoak eman ahal izatea eskualdeko laguntzen bidez. STEPen helburua da EBko trantsizio ekologiko eta digitaletarako funtsezko teknologiak garatzen eta fabrikatzen laguntzea, baita EBren subiranotasun estrategikoa finkatzen ere.

Eskualdeko laguntzak tresna garrantzitsua dira, estatu kideek eskualde garapena bultzatzeko erabiltzen dituztenak.

DAR jarraibideek arau batzuk ezartzen dituzte, eta horiei jarraikiz estatu kideek estatuko laguntzak ematen ahal dizkiete enpresei, Europako eskualde ahulenetan inbertsioak egin ditzaten. Estatu kideek eskualde mapak jakinarazten dituzte, Batzordeak ebaluatu eta onesten dituenak. Mapa horietan, batetik, zehazten da zer eskualdetan baimentzen den inbertsiorako eskualdeko laguntzak ematea eta, bestetik, ezartzen da zein den gehienez ematen ahal den estatuko laguntzaren zenbatekoa, inbertsio kostu diruz lagungarrien ehuneko gisa adierazia.

Informazio gehiago