Kontseiluak diseinu ekologikoari buruzko erregelamendua onetsi du, produktu jasangarrietarako betekizunak ezartzen dituena. Erregelamenduak diseinu ekologikoari buruzko egungo zuzentaraua ordezten du, eta bere aplikazio eremua zabaltzen du EBn merkaturatutako ondasun mota guztietara, produktu energetikoez harago. Erabakiak hartzeko prozeduraren azken urratsa da.

Erregelamenduak mota guztietako produktuei eragiten die, salbuespen gutxirekin (adibidez, automobilak edo defentsarekin eta segurtasunarekin lotutako produktuak). Erregelamendu berriak betekizun berriak dakartza berekin, hala nola produktuen iraunkortasuna, berrerabilera, hobekuntza eta konponketa, zirkulartasuna eragozten duten substantzien presentziari buruzko arauak, efizientzia energetikoa eta baliabideena, eduki birziklatua, birfabrikazioa eta birziklapena, karbono aztarnak eta ingurumen aztarnak, eta informazio betekizunak, produktuaren pasaporte digitala barne. Batzordeak ahalmena izanen du egintza eskuordetuen bidez diseinu ekologikorako baldintzak ezartzeko, eta industriak 18 hilabete izanen ditu betekizun horiek betetzeko.

Informazio gehiago