NAPIk Informazio Digitalaren Gizartea aldizkariak bultzatutako jardunaldi bat egin du, estrategia eta lehentasun teknologikoei heltzeko. Bertan, sektore publikoko eta pribatuko profesionalek hartu dute parte

Nafarroan egin da “IKTen lehentasunak administrazio publikoetan, Next Generation funtsak kontuan hartuta” jardunaldia. Bertan, Patricia Fanlo Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilariak nabarmendu duenez, “Foru Komunitateak urrats sendoak egin ditu administrazio digitalagoa eta efizienteagoa lortzeko bidean, Europako laguntzei esker”.

Ekitaldia Informazio Digitalaren Gizartea aldizkariak antolatu du, Nafarroako Gobernuarekin lankidetzan, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuan (NAPI). Digitalizazioari lotutako sektore publikoko eta pribatuko profesionalak bildu dira horretan, estrategia eta lehentasun teknologikoei heltzeko Europako Next Generation funtsen laguntzarekin.

Amaierako ekitaldian, Fanlo kontseilariak nabarmendu du Nafarroako Gobernuak eraldaketa digital horrekin duen konpromisoa, eta honako hau azpimarratu du: “Teknologiari esker, administrazio eraginkortasuna hobetzeaz gain, garapen ekonomikoa eta lurralde kohesioa ere sustatu ditugu, eta, horrela, Nafarroa Espainiako lurralde liderretako bat da enplegu teknologikoan”.

Informazio gehiago