Fanlo kontseilariak Abangoardiako Osasunerako Suspertze eta Eraldatze Ekonomikorako Proiektu Estrategikoaren Aliantzaren bilera batean parte hartu du, Zientziako, Berrikuntzako eta Unibertsitateetako Ministerioan.
Abangoardiako Osasunerako Suspertze eta Eraldatze Ekonomikorako Proiektu Estrategikoa lankidetza publiko-pribatuko ekimen bat da, helburu duena zientziaren eta berrikuntzaren bidez osasun sektorea eraldatzea.
Proiektuaren inbertsioa 2.358,61 milioi eurokoa da, eta 2026ra arte handitu da. Proiektua doitasun medikuntzan, terapia aurreratuetan eta adimen artifizialean oinarritzen da, pazienteen prebentzioa, diagnostikoa, tratamendua eta errehabilitazioa hobetzeko.
Aldi berean, Nafarroak aurrera egiten jarraitzen du bere Medikuntza Pertsonalizatuko Estrategia Integralaren ezarpenean. Estrategia horrek bilakaera bat dakar praktika medikoan, genomaren sekuentziazioaren bidez.
Teknika horrek aukera ematen die osasun langileei banakako tratamenduak hobetzeko, gaixotasunekiko sentikortasuna aurreikusteko eta pazientearen bizitza arriskuan jartzen ahal duten medikamentuen aurkako erreakzioak prebenitzeko.