Kontseiluak arau berriak onetsi ditu, helburua izanik osasun laguntzan erabiltzen diren odol, ehun eta zelulen segurtasuna eta kalitatea hobetzea eta Europar Batasunaren barneko mugez haraindiko zirkulazioa erraztea.

Giza Jatorriko Substantziei buruzko Erregelamenduak (SoHO) emaileen eta hartzaileen babes hobea bermatuko du, baita laguntza bidezko ugalketa prozeduren ondorioz jaiotako haurrena ere. Araudi berriaren xedea da egungo esparru juridikoa indartzea, eta, aldi berean, aurrerapen zientifiko eta teknikoetara egokitzeko malgutasuna handitzen du.

Erregelamendu berriari jarraikiz, estatu kideek neurri zorrotzagoak aplikatzen ahalko dituzte herritarrak babesteko.

Informazio gehiago