Kontseiluak zuzentarau bat onetsi du ondasun apurtu edo akastunen konponketa sustatzeko; konpontzeko eskubideari buruzko zuzentaraua (edo R2R) ere esaten zaio. Legeria horrek erraztu eginen die kontsumitzaileei konponketa erabiltzea, ordezkapenaren ordez, konponketa zerbitzuak eskuragarriagoak, gardenagoak eta erakargarriagoak izanen direla. Zuzentaraua onestea da legegintzako erabakiak hartzeko prozesuaren azken urratsa.
Onetsitako zuzentarauak tresna eta pizgarri batzuk sortzen ditu, konponketa erakargarriagoa izan dadin kontsumitzaileentzat; besteak beste, EBko legeriaren arabera teknikoki konpontzen ahal diren produktuak konpontzeko fabrikatzaileen betebeharra; borondatezko konponketarako formulario bat eskura izatea, konponketa prozesuari buruzko informazio argia (epeak, prezioak, etab.) duena; konponketa zerbitzuak erraz aurkitzeko Europako lineako plataforma bat, eta legezko bermea 12 hilabetez luzatzea, baldin eta konponketa aukeratzen bada, ordezkapenaren ordez.
Produktu konpongarrien zerrenda zabaldu egin daiteke etorkizunean: Batzordeak konpongarritasun baldintza berriak sartzen baditu produktu jakin batzuetarako, RTR zuzentarauari gehituko zaizkio.