Tuterako NUPen uraren hiri zikloaren digitalizazioari buruz egindako jardunaldi batean, Nafarroako Ur Digitala izeneko Suspertze eta Eraldatze Ekonomikorako Proiektu Estrategikorako interes berezia duten gaiak jorratu dira. Espainiako Gobernuak onartu zuen proiektu hori joan den urrian, eta ia 8 milioi euroko zuzkidura du
Ekitaldian, Nafarroako hainbat digitalizazio esperientzia eta proiektu aurkeztu dira, bai eta beste autonomia erkidego batzuetakoak ere, hala nola Madrilgoak. Horiek guztiek sakontzen dute Nafarroako Ur Digitala Suspertze eta Eraldatze Ekonomikorako Proiektu Estrategikoak aurreko urrian marraztu eta gobernu zentralak eman zituen ildo nagusietan. Proiektuak 7,99 milioi euroko zuzkidura jaso zuen, Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioak antolatutako deialdi batean.
Proiektuak NILSA du buru, eta Iruñerriko Mankomunitatearen eta Jurramendiko Mankomunitatearen lankidetza du. Proiektuaren helburua da uraren ziklo integrala (ura biltzen denetik araztu ondoren ibaira itzultzen den arte) egituratzen duten azpiegituretan erabiltzen diren kontrol, jarraipen eta operazio sistemak hobetzea.
Chivite kontseilariak azpimarratu duenez, kontua da “gure baliabide hidrikoak modu adimentsuago eta jasangarriagoan kudeatzea, arazoei aurrea hartzea, prozesuak optimizatzea eta ur tanta bakoitza ahalik eta modu eraginkorrenean erabiliko dela bermatzea”.