Europako Automobilgintzako Eskualdeen Aliantzaren mintegi batean parte hartu du
Nafarroako lehendakariak eskatu du Europako Parlamenturako ekainaren 9ko hauteskundeen ondorioz sortuko diren Europako erakunde berriek beharrezko finantzaketa eta laguntza berma ditzatela, automobilgintzaren industriaren bidezko eraldaketa lortzeko.
ARA sarea Europako 36 eskualdek osatzen dute. Eskualde horiek garrantzi handia dute automobilgintzan, eta sektorearen trantsizio arrakastatsuarekin konprometituta daude. Eskualdeetako Lantaldeak bultzatu zuen aliantza 2022an, eta Nafarroa aliantzako buru ari da 2023ko azarotik.
Hilabete hauetan, Nafarroak Aliantzaren Urteko 2. Hitzaldia prestatu du, goi mailako bileretan parte hartu du Europako erakundeekin, Erregioen eta Hirien Europako Goi Bileran hartu du parte, Belgikako Mons hirian, eta Europako Eskualdeetako Lantaldeak Alemanian antolatutako mintegian parte hartu du.