Europar gehien-gehienek (% 86) uste dute pertsona guztiek gutxienez atzerriko hizkuntza bat hitz egin beharko luketela, eta bostetik ia hiruk (% 59) elkarrizketa bat izan dezakete hizkuntza horietako batean. Horiek dira Batzordeak argitaratu berri duen Europarrak eta haien hizkuntzak izeneko Eurobarometro berriaren emaitzetako batzuk.

Kultur Aniztasunaren Nazioarteko Egunean bertan, inkestak agerian utzi du gero eta gehiago aintzatesten dela hizkuntza aniztasunaren garrantzia, Europako kultur ulermena, aukera ekonomikoak eta kohesio soziala hobetzeko. Europar Batasunean 24 hizkuntza ofizial eta eskualdeetako eta eremu urriko 60 hizkuntza inguru daude. Beraz, eleaniztasuna Europako kultur aniztasunaren adibide argia da.

Gai horri buruzko azken inkesta egin zenetik hamabi urte igaro ondoren, Eurobarometroak erakusten du herritarrek oso jarrera positiboak dituztela eleaniztasunarekiko:

  • Inkestatuen % 86k uste dute pertsona guztiek gutxienez ama hizkuntzaz bestelako hizkuntza bat hitz egin beharko lukeela, eta % 69k, aldiz, hizkuntza bat baino gehiago;
  • % 76k uste dute hizkuntza ezagutzak hobetzeak lehentasun politikoa izan beharko lukeela; eta
  • % 84k uste dute eskualdeetako eta eremu urriko hizkuntzak babestu behar direla.

Batzordeak hizkuntza aniztasuna sustatzen du Europar Batasunean, Erasmus+ eta Europa Sortzailea programek finantzatutako proiektuen bidez.

Informazio gehiago