Proiektuak 1.815.447,27 euroko inbertsioa dakar, Europako Next Generation EU funtsen bidez finantzatua
Hasiera batean, udalez gaindiko proiektu sektorialaren (UGPrS) helburua zen Bidasoko trenbidearen trazadura zaharra oinezkoentzako eta txirrindularientzako bide bihurtzea, Donezteben, Sunbillan, Igantzin eta Lesakan turismo eta jolas jarduerak sustatzeko. Orain onetsitako aldaketaren helburua da proiektu hori trenbide zaharraren Nafarroako ibilbide osora zabaltzea, Bertizarana eta Baztan ere barnean hartuta.
Guztira, Nafarroan trenbidea berreskuratzeko proposatutako trazadura berria 15,3 kilometro luze izanen da, eta batez ere trenbide zaharrean eta, zati batzuetan, tokiko bide eta errepideetan gauzatuko da.
Saioan, jendaurreko informazioaren tramitearen aurretiko txostena ere egin zen, Nafarroako Segurtasuna eta Larrialdiak Koordinatzeko Zentroa, Barne Zuzendaritza Nagusiak sustatua, ezartzeko UGPSaren proposamen berriari buruz.