Lankidetza proiektuetarako Nafarroako I+G+B Sistemako (SINAI) eragileentzako laguntzen deialdiari esker garatzen ari diren ekimen berritzaileek 16 milioi euro jasoko dituzte aurten.
Zentro teknologiko horrek Europako proiektuetan duen parte-hartzea ikuspegi estrategiko batean oinarritzen da, zeina bat datorren Nafarroako Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Planarekin, eta horri laguntzen dio Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuak hainbat tresnaren bidez (hala nola Evoltech deialdia), SINAIk Europan duen presentzia sustatzeko eta bideratzeko.
Gaur egun, Lurederra zentroak Europako hiru proiektutan egiten du lan: H2020 SUNRISE, MAREWIND eta SUSAAN. Haien helburua da tresna berezi baten bidez beira ijeztuaren birziklapena hobetzea, estaldura berrien bidez itsasoko turbina eolikoak mantentzen laguntzea eta estaldurak garatzea, hainbat gainazaletan birusak eta bakterioak desagerrarazten dituztenak, hurrenez hurren.