EBko herritartasuna kontzeptu paregabea da. Norbait EBko 27 estatu kideetako bateko herritarra izateagatik, EBko herritarra ere bada automatikoki. Horrek aukera ematen du eskubide eta abantaila jakin batzuk baliatzeko, EBko estatu kide bateko herritarra izateak dakartzanak ez bezalakoak. Gainera, eskubide horiek baliozkoak dira EBko 27 estatu kideetan.

Zer esan nahi du horrek praktikan? Esan nahi du, adibidez, EBko beste estatu kide batean bizi eta lan egiten ahal dela, bisaren edo lan edo bizileku baimenaren beharrik gabe. Halaber, EBko herritartasunak esan nahi du norbaitek arazoak baditu EBtik kanpoko leku batean, non bere estatu kideak enbaxadarik edo kontsulaturik ez baitu, laguntza eskatzen ahal diola bertan egoitza duen EBko beste estatu kide bati.

EBko herritartasunak prozesu demokratikoan aktiboki parte hartzea ere badakar, EB osoan aplikatzen diren arauei forma emanez. Norberak botoa eman, eta hautagaitza aurkezten ahal du udal hauteskundeetan zein Europako Parlamenturako hauteskundeetan, nahiz eta EBko beste estatu kide batean bizi izan. EBko herritartasunak aukera sorta zabala eskaintzen du. Gidak eskubideei buruz jakin beharreko guztia erakusten du, eta EBko herritarra izanda eskubide horiek nola aprobetxatzen ahal diren hobekien azaltzen du.

Informazio gehiago gida irakurriz