Deialdia maiatzaren 23an argitaratuko da, eta web mintegi batean aurkeztuko da maiatzaren 24an, 11:00etatik 12:00etara

POCTEFA 2021-2027 izeneko Espainia-Frantzia-Andorra Lurralde Lankidetzarako programak (Interreg VI-A) berritasun hauek dakartza: EGEF funtsen lurralde maila handiagoa, 5. helburu politikoaren bidez («Herritarrengandik hurbilago dagoen Europa»), eta hura garatzea eremu funtzionalak bultzatuz.

Programazio aldi horretan, finantzaketa aukera berriak sortzen dira lurralde estrategien helburuei erantzuten dieten lurralde proiektuetarako, eta mugaz haraindiko herritarren bizi kalitatea hobetzeko ekintzetan gauzatuko dira.

AFOMEF Mendebaldeko Eremu Funtzionala da, POCTEFA programak identifikatutako bost eremu funtzionaletako edo “bizi arroetako” bat.

Mendebaldeko Eremu Funtzionala Pirinioetako mendigunearen eta Bizkaiko golkoaren elkargunean dago, eta Euskadi, Nafarroa eta Akitania Berriko eskualdearen hegoaldeko eremua hartzen ditu, Baretous haraneraino.  Benetako bizi arroa eta mugaz haraindiko mugikortasunerako funtsezko espazioa da korridore atlantikoan.

Akitania Berria-Euskal Autonomia Erkidegoa-Nafarroa euroeskualdea Mendebaldeko Eremu Funtzionala koordinatzeaz eta dinamizatzeaz arduratzen da.