Ez da sekretua komunikabideen askatasunaren babesa eta kazetarien ongizatea EBren balioen erdigunean daudela.
Kazetariek askatasunez eta segurtasunez lan egiten ahal dutela bermatze aldera, Batzordeak aurrekaririk gabeko arau multzo berri bat adostu zuen komunikabideen independentzia eta pluralismoa babesteko: Komunikabideen Askatasunari buruzko Europako Legea (hemen ikus daiteke).
Legeria berri horrek babesa ezartzen du politikariek argitaletxeen erabakietan eskua sartzearen aurka eta kazetariak zelatatzearen aurka. Legeak bermatzen du komunikabideek errazago jarduten ahalko dutela barne merkatuan eta online. Gainera, araudiak bermatu nahi ditu zerbitzu publikoko komunikabideen independentzia eta finantzaketa egonkorra, baita gardentasuna ere, bai komunikabideen jabetzari dagokionez, bai Estatuko publizitatearen esleipenari dagokionez.
Informazio gehiago Batzordeak komunikabideen askatasuna, pluralismoa eta kazetarien segurtasuna defendatzeko eginen duen jardunari buruz, infografia honetan.