Ekitaldia maiatzaren 23an, osteguna, izanen da, 15:00etatik 16:45era, Europako Parlamentuaren hemizikloan (Brusela).

Eztabaida Irrati difusioko Europako Batasunak antolatu du, Europako alderdi politikoekin eta Europako Parlamentuarekin lankidetzan.

Erakunde horrek iragarri du, Europako Batzordeko presidentetzarako hautagai nagusiei dagokienez, zeinek baieztatu duten eztabaidan parte hartuko dutela:

Walter Baier (Austria), Europako Ezkerra (The Left)

Sandro Gozi (Italia), Berritu Europa orain (Renew Europe Now)

Ursula von der Leyen (Alemania), Europako Alderdi Popularra (PPE)

Terry Reintke (Alemania), Europako Berdeak (European Greens)

Nicolas Schmit (Luxenburgo), Europako Sozialisten Alderdia (PSE)

Hautagaiek ingelesez hitz eginen dute, eta interpretazioa 24 hizkuntzatan eginen da, gaztelania barne.

Eztabaida moderatuko dute Martin Řezníčekek (Txekiako TB) eta Annelies Beckek (Belgikako VRT).

Bost hautagaiek funtsezko hainbat gairi buruz eztabaidatuko dute. Galderak egiten ahalko dituzte hemizikloan dauden entzuleek, Europako Parlamentuaren estatu kideetako bulegoek antolatutako ekitaldietan parte hartzen dutenek eta sare sozialen bidez horiek igortzen dituztenek; azken horiek moderatzaileek irakurriko dituzte boz gora. Era berean, moderatzaileek banakako galderen txandak eginen dizkiete hautagaiei elkarrizketa formatuan; lehen aldiz erabiliko da formula hori.

 

Hainbat herrialdetako komunikabide publikoek ekitaldiak antolatuko dituzte eztabaidari zuzenean jarraitzeko, Europako Parlamentuaren estatu kideetako bulegoekin lankidetzan.

Informazio gehiago