Europa baso suteen hurrengo denboraldirako prestatzen ari den bitartean, EB urrats garrantzitsuak egiten ari da suteak itzaltzeko ahaleginak areagotzeko eta komunitateak babesteko, suteak itzaltzeko ekipoak aldez aurretik kokatuta eta suteak itzaltzeko aireontzi flota bat ezarrita.

Lehenik eta behin, uda honetan, aldez aurreko posizionamendu estrategiko bat eginen dute hamabi herrialdetako 556 suhiltzailek Europako leku garrantzitsuetan, hala nola Frantzian, Grezian, Portugalen eta Espainian, tokiko suhiltzaileei laguntzeko. Neurri proaktibo horrek indartu egiten du Europaren prestaketa, baso suteen aurka borrokatzeko eta bizitzetan, etxeetan eta ingurumenean dituen ondorio suntsitzaileak arintzeko, eta agerian uzten du EBk elkartasun handia duela, krisi mota horri aurre egiteko orduan.

Bigarrenez, EBk aireko rescEU flota bat ere bildu du uda honetarako, suteak itzaltzen arituko dena. Hogeita zortzi hegazkinez eta lau helikopteroz osatuta dago, eta hamar estatu kidetan aparkatuta daude.

Batzordeak 600 milioi euro esleitu ditu, guztira, etorkizunean suteak itzaltzeko hamabi hegazkin berri erosteko, eta horiek EBko sei estatu kideren artean banatuko dira. Gainera, EBk zenbait helikopteroren erosketa ere finantzatuko du, EBren suteak itzaltzeko aireko flota indartzeko.

Informazio gehiago