Batzordeak ekintza batzuk abiarazi ditu Europako hauteskundeen bezperan, desinformazioaren eta atzerriko informazioaren manipulazioaren eta interferentziaren arriskuei buruz kontzientziatzeko.
Ikus-entzunezko komunikazio zerbitzuak arautzen dituzten Europako erakundeen taldearekin batera, komunikazio kanpaina bateratu bat jarri du abian, lotutako arriskuen berri emateko herritarrei, pentsamendu kritikoa sustatzeko, eta desinformazioa detektatzeko eta horri aurre egiteko aholku praktikoak emateko.
Kanpainaren bideoa estatu kide guztietan emanen da, eta EBko 24 hizkuntza ofizialetan egonen da eskuragarri, ekainaren hasierara arte. Batzordeak, halaber, irakasleentzako eta hezitzaileentzako aholku praktikoen tresna multzo berri bat argitaratu du, ikasleei eta gazteei desinformazioa eta informazioaren manipulazioa azaltzen laguntzeko, aholku praktikoak barne, eta ikasleak eta gazteak gaitzeko, praktika horiek antzemateko eta aurre egiteko gai izan daitezen.
Dokumentuak itzultzen ari dira, eta laster egonen dira eskuragarri EBko hizkuntza guztietan.