Bidaia hau, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusia buru duela, Foru Komunitatea buru duen Interreg proiektuaren barruan kokatzen da

Nafarroako Gobernuko Toki Administrazioko eta Despopulazioko zuzendari nagusia, Jesús Mari Rodríguez, Estoniako Tartu konderrian izan da aste honetan, inguru horretan despopulazioari lotuta egindako politikak bertatik bertara ezagutzeko. Foru Komunitatea buru duen eta Europako sei bazkidek osatzen duten Interreg proiektuaren barruan kokatzen da bisita, eta legediaren landa ikuspegian sakondu nahi du.

Proiektuaren aurrekontua, guztira, 1.543.273 eurokoa da; horietatik, 1.211.440 euro Interreg Europe programak finantzatuko ditu, Europar Batasuneko Eskualde Garapeneko Europako Funtsetik (EGEF) datozen funtsen bidez, eta gainerakoa proiektuko bazkideen kontura izanen da, bakoitzak zati berdina emanen duela.

Informazio gehiago