Osasun Mentalaren Europako Astearen hasieran, eskoletako ongizateari buruzko Batzordeko Aditu Taldeak bi gidalerro berri argitaratu ditu hezkuntza politiken arduradunei eta ikastetxeetako zuzendariei eta hezitzaileei zuzenduta, hurrenez hurren, gazteen zein irakasleen ongizatearekin eta osasun mentalarekin lotutako erronkei aurre egiten laguntzeko. Iliana Ivanova Berrikuntza, Ikerketa, Kultura, Hezkuntza eta Gazteria komisarioak gaur aurkeztuko ditu jarraibideak, irakasle eskasiari buruzko eztabaidan. Hezkuntza, Gazteria, Kultura eta Kirol Kontseiluaren esparruan antolatu da eztabaida, Belgikaren lehendakaritzapean.
Jarraibideek iradokitzen dute eskolako ongizateari modu global eta integratuan heldu behar zaiola, eta arreta berezia eman behar zaiola prebentzioari. Azpimarratzekoa da irakasleei eta hezitzaileei beren ongizateari eusteko baliabide gehigarriak eman behar zaizkiela, eta sare sendoak sortu behar direla, tokiko alderdi interesdunak barne hartzen dituztenak, bereziki osasun eta laguntza sektoreak, baina baita goi mailako irakaskuntza, gazte erakundeak eta familiak ere.