La Hulpen (Belgika) egindako Eskubide Sozialeen Europako Zutabeari buruzko Goi Mailako Konferentzian, parte hartzaileek gizartean eta ekonomian aurrera egiten jarraitzeko Europako Gizarte Ereduarekin duten konpromisoa berritu dute; horrela, lehiakortasunaren eta produktibitatearen handiagotzea eta aukera berdintasuna konbinatuko dituzte, kalitatezko enplegu gehiago eta lan baldintza bidezkoak sustatuko dituzte, pobrezia eta desberdintasunak murriztuko dituzte eta neutraltasun klimatikorako bidezko trantsizioa lortuko dute.

Eskubide Sozialen Europako Zutabearen Etorkizunari buruzko Adierazpenean, Batzordeak eta beste sinatzaile batzuek konpromisoa hartu zuten Gizarte Eskubideen Europako Zutabea aplikatzen jarraitzeko eta enplegua eta dimentsio sozialak indartzen jarraitzeko, trantsizio digital eta ekologikoen eta aldaketa demografikoen garaian.

Etorkizunean lantzen ahal diren esparruak aztertzen ditu testuak, eta politika sozialen eta enplegu politika nazionalen eta EBren orientatzaile gisa berresten du Zutabea.

Informazio gehiago