Jarduera Next Generation Europako funtsen bidez finantzatuko da, 1,5 milioiren truke esleitu da, eta 2 kilometro inguru izanen ditu
2 kilometro inguruko oinezkoentzako eta bizikletentzako errei batek Burlata, Uharte eta Sarriguren (Eguesibar) lotuko ditu; 1,57 milioi euroko inbertsioa izanen du, eta Next Generation Europako funtsek finantzatuko dute. Lana 1,57 milioi euroan esleitu zaio Construcciones Mariezcurrena SL enpresari. Trazadurak Iruñerriko bost gune garrantzitsu hauen en arteko konexio jasangarria ahalbidetuko du: Sarriguren, Berrikuntzaren Hiria, Erripagaña, Aretako poligonoa eta Burlata. Guztira, ekintzak mugikortasun jasangarria ahalbidetuko du nukleo horien artean, non 50.000 biztanle baino gehiago bizi diren.