Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialak eraikinen energia efizientziari buruzko 2024/1275 Zuzentaraua argitaratu du, estatu kideek eraikinetan emisioak eta energiaren erabilera murrizteko esparrua ezartzen duena. Araudiaren arabera, eraikin berri guztiek igorpenik gabeko eraikinak izan beharko dute hemendik 2030era, eta EBko parke eraikiak zero igorpena izan beharko du hemendik 2050era. Zuzentaraua Estatuko Aldizkari Ofizialean ere argitaratu da, eta maiatzaren 28tik aurrera jarriko da indarrean.
Kontseilu Europarrak eraikinen energia efizientziari buruzko zuzentarau berrikusia formalki onetsi zuen apirilean. Orain, argitaratu egin da, eta indarrean jarri ondoren, estatu kideek bi urteko epea izanen dute zuzentarauaren xedapenak beren legeria nazionalean txertatzeko; Europako Batzordeak, berriz, hemendik 2028ra berrikusiko du zuzentaraua, hartutako esperientzia eta hura aplikatzean egindako aurrerapenak kontuan hartuta.