Deialdi horren helburua da ekimenak eta eragileak babestea kulturaren, kirolaren, hezkuntzaren, gazteriaren, eleaniztasunaren eta egungo erronka sozialen arloetan.

Proiektuak online aurkez daitezke, deialdiari buruzko webgunean (Proiektuetarako deialdia – Euroeskualdeko Herritartasuna), 2024ko apirilaren 30era arte.

Hautagaitza aurkezteko behar den informazio guztia eskuratu dezakezu, webguneko web mintegia ikusiz:“Euroeskualdeko Herritartasuna” proiektuetarako 2024ko deialdiaren aurkezpenari buruzko web mintegia.

Halaber, erantsita daude martxoaren 14ko web mintegian aurkeztutako diapositiben aurkezpena eta proiektuen sustatzaileentzako gidaliburua.

Nahi izanez gero, Euroeskualdea prest dago proiektua zehazten laguntzeko. Horretarako, elkarrizketa labur bat gauzatuko du bideokonferentzia edo telefono bidez, eta bertan proiektuaren ideia aurkezten ahalko da.

Galdera gehiago izanez gero, interesdunek harremanetarako helbide elektroniko honetara jo dezakete: marie.heguy-urain@euroregion-naen.eu.