FEC Vedruna ikastetxeak heldu den apirilaren 26an hartuko du parte Euroeskolaren lineako saio batean. Bertan izanen dira Roberta Metsola, Europako Parlamentuko lehendakaria, eta Othmar Karas, Europako Parlamentuko lehendakariorde lehena. Goiz batez, enbaxadore juniorrak, ikastetxeko DBHko 4. mailako ikasleak, Europako Parlamentuko saio birtualean izanen dira, eta Europako erakundeek nola funtzionatzen duten galdetu, eztabaidatu eta egiaztatzeko aukera izanen dute.

Euroeskola programak, 1990az geroztik, aurrez aurreko saioetan eta, berrikiago, lineako saioen bidez, hamalau urtetik gorako ikasleak biltzen ditu, Batasuneko hogeita zazpi estatu kideetakoak, Europar Batasunean sartzea eskatu duen herrialderen batekoak edo lehen kide ziren estatuetakoak. Ikasleek eztabaidatu, jarrera hartu, negoziatu, zuzenketak aurkeztu, bozkatu eta, azkenik, Europako arazo errealei buruzko ebazpenak onartzen dituzte.

Ikasturte honetatik aurrera, FEC Vedruna ikastetxea Europako Parlamentuko Eskola Enbaxadoreak programaren parte da. Europako Parlamentuak sustatutako ekimena da, eta Espainia osoko 116 eskolek eta 51 eskola aholkularik parte hartzen dute. Euroeskola on line saio honetarako, herrialde osoko zazpi ikastetxe aukeratu dira, horien artean FEC Vedruna ikastetxea.