Batzordeak hainbat irizpide eta printzipio gidari onetsi ditu gaur, substantzia kimiko kaltegarrienen «funtsezko erabilera»ri buruz.

Gaur onartutako Jakinarazpenak aurreikuspenerako aukera eskaintzen die industriari eta inbertitzaileei, EBko trantsizio ekologiko eta digitalerako, osasunerako eta defentsarako ezinbestekoak diren produktuen fabrikazioari buruz. Substantzia kimikoentzako jasangarritasun estrategiaren emaitza zehatza da, haren helburua baita herritarren osasuna eta ingurumena hobeki babestea substantzia kimiko kaltegarrienetatik, eta substantzia toxikorik gabeko ingurune baterantz aurrera egitea.

«Funtsezko erabilerak» kontzeptuak laguntzen du ebaluatzen noiz dagoen justifikatuta, gizartearen ikuspuntutik, substantzia kaltegarrienak erabiltzea. Erabilera osasunerako edo segurtasunerako beharrezkoa den kasuetan, edo gizartearen funtzionamendurako ezinbestekoa denean, eta alternatiba onargarririk ez badago, substantzia hori denbora jakin baterako erabiltzen jarrai daiteke. Xedapen zehatzak ezarri behar dira EBko legedi espezifikoan, funtsezko erabileraren kontzeptua aplikatzen denerako.

Kontzeptu horren helburu orokorra da efizientzia handiagoa eta aurreikuspena egiteko aukera aurkitzea arauetan, agintarientzat, inbertitzaileentzat eta industriarentzat, funtsezkoak ez diren erabileretan substantzia kaltegarrienak ahalik eta lasterren ezabatzeko, eta, aldi berean, denbora gehiago ematea gizartearentzat funtsezkoak diren erabilerak pixkanaka ezabatzeko. Industriarentzat ere lagungarria izanen da, substantzia kimiko berritzaile eta jasangarrietan egindako inbertsioak bideratzeko eta lehenesteko orduan.

Informazio gehiago