Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak dirulaguntzen deialdi bat eginen du uda honetan, guztira 1,2 milioi eurokoak, Nafarroako lehenbiziko eraldaketako oihangintzako enpresa tradizionalei laguntzeko modernizatzeko inbertsioak egiten eta zuraren lehengaitik abiatuta azken produktua egiteko bigarren edo ondorengo eraldaketen industria-prozesuetarantz jauzi egiten.

Zuraren Mahai Sektorialaren bigarren bileran, deialdiaren lehenbiziko zirriborroa eztabaidatu eta ontzat eman da. Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak datorren udan eginen du deialdia, Europar Batasuneko Next Generation programako funtsetatik datozen 1,2 milioi euroko laguntzekin, Suspertze eta Erresilientzia Mekanismo gisa, bigarren edo ondorengo eraldaketako —zuraren merkatuan eskaera gero eta handiagoa duten zenbait azken produktu egitea— prozesuak sustatzeko azala kentzeko, zerraketako edo lehengaiaren ertzak lantzeko lehenbiziko eraldaketako enpresa tradizionaletan.

Informazio gehiago