2024ko maiatzaren 23a (osteguna), 11:30-13:00

JDE 53 aretoa | Internet bidezko zuzeneko transmisioa

Kohesio-politika Europako Eskualdeetako Komitearen funtsezko lehentasunetako bat da, baita mugaz gaindiko, nazioz haraindiko, ultraperiferiako eta eskualdeen arteko lankidetzari buruzko Europako Lurralde Lankidetza kapitulua ere. Europako Lurralde Lankidetza etengabeko presiopean dago, eta ez du behar adinako finantzaketa. Hori aldatzen ahalegintzen da Eskualdeetako Komitea. Europak berriki aurre egin behar izan dien eta aurre egiten ari zaien krisialdiak eta EBren etorkizuneko hedapenak ere erronkak dakarzkiete Europako eskualdeei.

Europako Lurralde Lankidetzarako 2021-2027 aldirako politika- eta legegintza-esparrua ez da arras egokia Eskualdeetako Komitearen irudiko, batez ere finantzaketa-mailari dagokionez, esparru hori handitu beharko bailitzateke Europako eskualde guztiek elkarren intereseko proiektuak egiteko aukera izan dezaten: mugaz gaindikoak (barnekoak, itsasokoak eta kanpokoak), nazioz haraindikoak eta eskualdeen artekoak. Horretaz gain, bada aukera lurralde-lankidetzako jarduerak kohesio-politikaren programa orokorrekin eta nazioko eta EBko beste esku-hartze batzuekin gehiago eta hobeki lotzeko.

Alderdi interesdunei eginen zaien kontsulta honen bidez, COTER batzordeko txostengileak ekarpenak jasoko ditu irizpen-proiektua prestatzen laguntzeko. Hizlariak eragileak gonbidatzen ditu honako gai hauei buruz hausnartzeko:

1.- Zein erronka nagusiri egin behar diete aurre Europako Lurralde Lankidetzaren lau kapituluek?

2.- Zer oztopo ikusten dituzu etorkizunean Europako Lurralde Lankidetzako proiektuek arrakasta izan dezaten?

3.- Nola sor daitezke sinergia gehiago Europako Lurralde Lankidetzaren finantzaketaren eta finantzaketa orokorraren artean?

4.- Zer lotura izan beharko luke etorkizuneko Europako Lurralde Lankidetzarako laguntzen eta egungo makroeskualde-estrategien artean?

5.- Zer potentzial ikusten duzu eskualdeen arteko egungo lankidetza-programek esperientziak trukatzeko eta estrategia bateratuak gara ditzaten?

Aurreikusita dago 2024ko irailaren 17an eta 18an egitea azken eztabaida eta irizpen-proiektua onestea, COTER batzordeak eginen duen bileran. Irizpena Eskualdeetako Komitearen osoko bilkuran onestea espero da, 2024ko azaroaren 20an eta 21ean.

Esteka honen bidez eman dezakezu izena (baita Internet bidez ikusteko ere).

Azken eguna: 2024ko maiatzaren 22a (eguerdia)

Idatzizko ekarpenen bat aurkeztu nahi baduzu hizlariak azter dezan, bidali helbide honetara maiatzaren 29ko 12:00ak baino lehenago: slaven.klobucar@cor.europa.eu.