Kontseiluak produktu hauen osagaiei, etiketatzeari eta izenari buruzko arau eguneratuak onetsi ditu formalki: eztia, fruta-zukuak, fruta-konfiturak eta esne deshidratatua.
2023ko apirilean, Batzordeak (zehazki, Janusz Wojciechowski Nekazaritzako komisarioak) «gosariari buruzko zuzentarau» jakin batzuk berrikustea proposatu zuen, EBn indarrean dauden merkaturatze-arauak eguneratzeko eta EB osoan modu koherentean erabiliko direla bermatzeko.
«Gosariari buruzko zuzentarau» eguneratuen helburua da kontsumitzaileei jakinaren gainean aukeratzen laguntzea, produktuen jatorriari buruzko gardentasun handiagoa bermatzea eta elikadura-iruzurra murriztea.
Legegintzako egintza Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, eta hogei egun iragan ondotik hartuko du indarra. Neurri berriak Europar Batasun osoan aplikatuko dira bi urteren buruan.