Kontseiluak erregelamendu bat onetsi du adingabeen aurkako onlineko sexu-abusuen aurkako behin-behineko neurri bat luzatzeko. 2026ko apirilaren 3ra arte luzatuko da behin-behineko neurria.
Gaur onetsitako erregelamenduak salbuespen bat mantentzen du komunikazio elektronikoen sektoreko datuak babesteko arauetan. Salbuespen horren bidez, zenbakiarekiko independente diren pertsonen arteko komunikazio-zerbitzuen hornitzaileek (adibidez, mezularitza-zerbitzuak), datu pertsonalak eta beste mota batekoak tratatzeko teknologia espezifikoak erabil ditzakete beren zerbitzuetan adingabeen aurkako onlineko sexu-abusuak detektatzeko, jakinarazteko eta ezabatzeko.
Halaber, txosten osoak eta konparagarriak lortze aldera, luzapenak aurreikusten du hornitzaileek agintarien eta Batzordearen esku jar dezaten haurren aurkako onlineko sexu-abusuari buruz aurkeztutako txostenei buruzko informazioa, formatu egituratu batean.