Europako Parlamentuak hauteskundeetan parte hartzea sustatzeko bere kanpaina abiarazi du. 4 minutuko dokumental honetan, demokraziak duen botere eraldatzailearen lekuko zuzenak diren Europako zenbait herritarrek beren istorio pertsonalak transmititu nahi izan dizkiete bilobei eta hurrengo belaunaldiei.

Elkarrekin, beren lekukotasunek kontatzen digute bozkatzea ez dela ziurtzat ematen ahal, eta gure kanpainaren leloaren bidez galdegiten digute:

“Baliatu zeure boza. Bestela, beste batzuek erabakiko dute zure ordez”