Kontseiluak hiru legegintza-egintza onetsi ditu, EBren ekonomia- eta zerga-gobernantzaren esparrua erreformatzeko.

Erreformaren helburu nagusia da finantza publiko saneatuak eta jasangarriak bermatzea, eta, aldi berean, estatu kide guztietan hazkunde jasangarri eta integratzailea sustatzea erreformen eta inbertsioen bidez.

Erreformaren helburu orokorra da pixkanaka eta modu errealista, iraunkor eta hazkundearen lagungarrian murriztea zor-ratioak eta defizitak, eta aldi berean eremu estrategikoetako (digitala, ekologikoa edo defentsarena) erreformak eta inbertsioak babestea. Aldi berean, esparru berriak tarte egokia emanen du politika antiziklikoetarako, eta egungo desoreka makroekonomikoei aurre egiten lagunduko du.

Informazio gehiago