Batzordeak Kontseiluaren erabaki-proposamenak onetsi ditu EBren eta Andorraren eta San Marinoren arteko elkartze-akordioak sinatzeari, behin-behinean aplikatzeari eta gauzatzeari buruz. Hori funtsezko urratsa da akordioa berresteko, eta, aldi berean, mugarri garrantzitsua EBk ondoko herrialdeekin harreman berezi bat sustatzeko egiten dituen ahaleginetan.
Elkartzeko Akordioari esker, Andorrak eta San Marinok EBko barne-merkatuan parte hartzen ahalko dute, eta beste arlo batzuetako lankidetza areagotu. Norvegiak, Islandiak eta Liechtensteinek Europako Esparru Ekonomikoaren bidez dutenaren antzeko sarbidea izanen dute barne-merkatura. Bi herrialdeek EBrekin harreman estuagoak izateko duten nahiari ematen zaion erantzun bat da, azken batean.
2014ko negoziazio-gidalerroekin bat etorriz, Elkartze Akordioak kontuan hartzen ditu Andorraren eta San Marinoren egoera berezia eta haien ezaugarri espezifikoak ere, EBko kide diren beren ondoko estatuekin dituzten hurbiltasun-harremanen eta beren tamainaren (biztanleriari dagokionez ere bai) ondoriozkoak. Hori zenbait doikuntzatan islatzen da, baita EBren altxorraren zati bat betearazteko eta aplikatzeko aldi iragankor batzuetan ere.