LIFE 2024 proposamenetarako deialdiak Funding & Tenders opportunities atarian argitaratu ziren 2024ko apirilaren 18an.
CINEAk informazio-saio birtualak eginen ditu 2024ko apirilaren 23tik 26ra, LIFE 2024ko proposamenetarako deialdira aurkeztu nahi dutenendako. Hemen duzu ekitaldiari buruzko informazio garrantzitsu guztia, egitaraua eta izena emateko eta sare birtualak sortzeko xehetasunak barne. Ikusi aurreko grabazioak LIFEren YouTubeko kanalean.
#EULife24 informazio jardunaldiak
2024ko apirilaren 23a, asteartea, 09:00 – 2024ko apirilaren 26a, ostirala, 18:00
LIFE 2024 proiektuen deialdiei buruzko informazio jardunaldi berezi horietan, aztertuko dugu nola prestatu eskaera bat eta zerk bihurtzen duen proposamen bat proposamen bikaina.
Klima, Azpiegitura eta Ingurumeneko Europako Agentzia Exekutiboak (CINEA) LIFE 2024 proposamenetarako deialdiei buruzko informazio-saio birtual batzuetara gonbidatzen zaitu; apirilaren 23tik 26ra bitartean izanen dira. Hemen ikus ditzakezu egitaraua eta informazio erabilgarri guztia.