Kultura Ministerioaren Herritarren Europako Puntuak jakinarazi duenez, datorren apirilaren 19an (ostirala) online saio bat eginen da Europako Batzordearen Herritarrak, Berdintasuna, Eskubideak eta Balioak Programaren (CERV) Gizarte zibileko erakundeek EBren Oinarrizko Eskubideen Gutunaren ezagutza, gaikuntza eta aplikazioa sustatzeko (CHAR-LITI) deialdirako.

Aurten, Europako Batzordeak 16 milioi euro bideratuko ditu deialdi honetako proiektuetara: erakunde publiko eta pribatuak izanen dira parte hartzaileak –arreta berezia jarriko zaie gizarte zibileko erakundeei– eta deialdiaren bost lehentasunetako bat izanen dute ardatz. Gainera, CHAR-LITI 2023 deialdiak finantzatutako eta Transparencia Internacional Españak koordinatutako proiektu baten esperientzia praktikoa ere izanen dugu.

Herritarren Europako Puntua CERV 2021-2027 Programaren harremanetarako puntua da. Programa horren helburua da proiektuak kofinantzatzea urteko deialdien arabera, eskubideetan oinarritutako gizarte irekiak, demokratikoak, berdintasunezkoak, inklusiboak, jasangarriak eta bidezkoak sustatu eta garatzeko; bereziki, gizarte zibileko erakundeak, erakunde publikoak eta tokiko, eskualdeko, nazioko eta nazioz gaindiko mailan aktiboak diren beste alderdi interesdun batzuk babestea programaren gaietan, eta parte hartze demokratikoa eta zibikoa sustatzea

Apirilak 19. Oinarrizko Eskubideen Gutuna sustatzeko laguntzei buruzko web mintegi informatiboa (CHAR-LITI 2024)