Energia Jasangarriaren Europako Astearen 18. edizioa 2024ko ekainaren 11tik 13ra eginen da Bruselan, online. Europako Batzordeak antolatu du, formatu hibridoan, eta aurtengo gaia hau da: «Zero energia garbiaren soluzioak Europa lehiakor baterako». Izena ematen ahal da jada.
EUSEW 2024 orain ezartzen ahal diren soluzio energetikoak erakutsiko ditu. Horiei esker, Europako energia garbirako trantsizioa errealitate bihurtuko da eta Europako herritarren bizi kalitaterako, enpleguetarako eta enpresetarako onurak izanen dira. Gainera, edizio honetako bigarren interesgune garrantzitsu bat hiriak izanen dira, eta aldaketa positiboak bultzatzeko orduan duten garrantzia erakutsiko da.
Goi mailako zazpi osoko bilkurek osatzen dute konferentziaren programa, hauek barne: sariak banatzeko ohiko ekitaldiak, saio politikoak, Gazteentzako Energiaren Europako Eguna eta Energiaren Azokan harremanak izateko aukerak.
Ehunka hizlari bilduko dira konferentziaren eztabaidetan –haien artekoak eta entzuleekin–, eta bost gai nagusi izanen dituzte hizpide: zero energia garbiaren soluzioak, hiriak eta herritarrak, energia berriztagarriak, energia efizientzia, deskarbonizazioa eta nazioarteko lankidetza.